Berriak

Atzealdea Martxoaren 12an eta 19an bizi testamentuaren inguruko hitzaldiak izango dira

18:00etan hasiko dira bi saioak kultur etxean eta DMD Euskadi elkarteak eskainiko ditu

2025·03·10


Martxoaren 12an eta 19an, asteazkenak, bizi testamentuaren inguruko hitzaldiak eskainiko dira kultur etxean. Bi egunetan 18:00etan hasiko dira saioak eta DMD Euskadi elkarteko kideak izango dira hitzaldiak gidatzeaz arduratuko direnak. Bizi testamentuaren inguruko informazioa eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.