Berriak

Atzealdea Martxoaren 13an Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako saioa izango da gaztetxean

22:00etan hasiko da eta alegiarrez osatuta dagoen ‘Boskatu’ eta ‘Aiztondo’ taldeen arteko lehia izango da

2026·03·04


Martxoaren 13an, ostirala, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako lehen faseko finalerdi bat jokatuko da Alegian. 22:00etan hasiko da gaztetxean eta bi talde ariko dira kantuan nor baino nor. Batetik, alegiarrez osaturiko ‘Boskatu’ taldea ariko da eta bestetik, ‘Aiztondo’ taldea.