Berriak

Atzealdea Martxoaren 13an Porrotx eta Zapotxin pailazoen emanaldia izango da kultur etxean Mukwano Lagun GKEren alde

Sarrerak martxoaren 2tik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian

2026·02·27


Mukwano-Lagun, 2006az geroztik Ugandako Bujagali herrian osasun eta hezkuntza proiektuak garatzen dituen euskal elkartea da. Gaur egun, 154 haurrek ikasten dute elkartearen eskolan, 400 familiari janari laguntza eskaintzen zaie, eta osasun arloan mediku-arreta, sendagaiak eta moskiterak banatzen dira, besteak beste.

Aurten, ordea, inoiz baino ekarpen gutxiago jaso ditu elkarteak finantzatzaileengandik eta proiektua kolokan dago. Egoera honen aurrean, Bizipoza elkartearen laguntza jaso du eta elkartasun jaialdi bat antolatu da proiektuari jarraipena emateko. 

Martxoaren 13an, 17:00etan, Alegiko kultur etxean, “Uganda eta Euskal Herria” lelopean jaialdia egingo da Mukwano-Lagunen alde. Porrotx eta Zapotxin pailazoak Alegia eta inguruko haur eta familiekin batera arituko dira jolasean, kantuan, bertsotan eta dantzan.

Sarrerak: 6 euro. Martxoaren 2tik aurrera kultur etxean bertan salgai. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian..

“Fila 0” bono-laguntza: 6 euro, bertan salgai. 

Ekarpenak egiteko kontu-zenbakia: ES6730350182111820027152 

Elkarteak herritarren babesa eskatu nahi du, Ugandako haurrek hezkuntza eta osasun duina izaten jarrai dezaten.