Berriak
Atzealdea Martxoaren 14an ‘Mexikoko istorioak’ haurrentzako ikuskizuna eskainiko da 17:00etan liburutegian
Ahoz aho jaialdiaren barruan sartzen den ekitaldia da eta Martha Escudero eta Marta Alzatek eskainiko dute
2023·03·09
‘Ahoz aho’ jaialdiaren barruan, ‘Mexikoko istorioak’ izeneko haurrei zuzenduriko ikuskizuna eskainiko da martxoaren 14an, asteartea, 17:00etan liburutegian. Martha Escudero eta Marta Alzate kontalariek gidatuko duten saioa izango da. Martha Escudero kontalari mexikarra da aurtengo Ahoz aho jaialdira atzerritik etorri den kontalarietako bat eta berarekin Marta Alzate donostiarra ariko da.