Berriak

Atzealdea Martxoaren 18an ‘Emozioen identifikazioa, ulermen eta kudeaketa’ hitzaldia eskainiko da kultur etxean

18:30ean hasiko da eta Baikara elkarteko kideak izango dira hitzaldia emateko ardura izango dutenak

2021·03·12


Martxoaren 18an, osteguna, gurasoei zuzenduriko hitzaldi bat eskainiko da kultur etxean. ‘Emozioen identifikazioa, ulermen eta kudeaketa’ izena du 18:30ean hasiko den emanaldiak eta Baikara elkarteko kideek eskainiko dute. Baikara Federazioa Gipuzkoako eskola publiko ez unibertsitarioen Ikasle Gurasoen Elkarteen (IGE) Federazioa da. Gaur egun, federatutako 157 IGE daude, hauek Gipuzkoako eskola publikoen IGEetako %93a izanik. Hau dela eta, Baikara Gipuzkoako eskola publikoko ikasleriaren guraso gehiengoaren ordezkari eta bozeramaile da, Gipuzkoan Hezkuntza Publikoari eragin diezaioketen alderdi ezberdinak eztabaidatu eta erabaki daitezkeen negoziazio zein foro bezalakoetan lan eginez. Elkartearen egitekoa Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak biltzea, babestea zein sustatzea eta haien benetako beharrei erantzutea da, gurasoen ordezkaritza bideratzen duten elkarteen bidez, gure seme-alabek prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa izateko hezkuntzarik eta bitartekorik onenak izan ditzaten.