Berriak
Atzealdea Martxoaren 1ean Jon Plazaolak ‘Tu-Tum Platz!’ bakarrizketa eskainiko du zinean
2024·02·15
Jon Plazaolak ‘Tu-Tum Platz!’ bakarrizketa eskainiko du martxoaren 1ean, ostirala, 22:00etan zinean. Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.
Emanaldi horretarako sarrerak otsailaren 19an jarriko dira salgai kultur etxean 8 euroko prezioan.