Berriak
Atzealdea Martxoaren 1eko hitzaldirako izena emateko epea otsailaren 6an irekiko da
2023·02·01
Martxoaren 1ean, asteazkena, 'Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak... Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu' hitzaldia eskainiko da 18:00etan kultur etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua da eta Rakel Gamito izango da hizlaria. Hitzaldi horretara joateko interesa duten herritarrek izena eman beharko dute. Otsailaren 6tik 24ra izango da izena emateko aukera eta kultur etxera joanda edo deituta (943 65 46 98), kultura@alegia.eus helbidera idatzita edo Alegia APPren ‘Idatzi Udalari’ atalaren bidez eman ahal izango da izena. Gutxienez 10 laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia egin ahal izateko.
Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria saileko TREBA gazteak programaren baitakoa da.