Berriak

Atzealdea Martxoaren 21ean ‘Almazenean’ antzezlana eskainiko da eta sarrerak martxoaren 17an jarriko dira salgai kultur etxean

10 euroko prezioa izango dute eta emanaldia kultur etxeko areto nagusian izango da 22:00etan

2025·03·13


Martxoaren 21ean ‘Almazenean’ antzezlana eskainiko da 22:00etatik aurrera kultur etxean. Emanaldi horretarako sarrerak martxoaren 17tik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 10 euroko prezioan.
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzezlan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.