Berriak
Atzealdea Martxoaren 23an NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera izango da Alegian
2026·01·07

Espainiako gobernu ordezkaritzak Gipuzkoako herri guztiei eskaini die NANa eta pasaportea herrian bertan atera edo berritzeko aukera. Derrigorrean egin beharreko izapidea denez eta herritarri Donostiarako edo Irunerako joan-etorria aurrezteko helburuz, Alegiako Udalak zerbitzua erabiltzeko hautua egin du herritarrei gauzak erraztea suposatzen duela ulertuta.
Bada, martxoaren 23an, astelehena, izango da lehen aldiz Alegian NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera. Goizeko 8:30atik aurrera egin ahal izango da plazan baina derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Martxoaren 18a izango da izena emateko azken eguna.