Berriak

Atzealdea Martxoaren 28an Korrika 24 Alegiara iritsiko da

13:19an Aldabako bidegurutzera helduko da eta egunaren bueltako egitaraua antolatu da

2026·03·18


Martxoaren 28an, larunbata, Korrika 24 Alegiara iritsiko da. 13:19an Aldabako bidegurutzera helduko da eta herria zeharkatu ostean, saihesbidetik barrena Benta Haundi aldera jarraituko du. Eguna girotze aldera, Korrikaren bueltan ekintza ezberdinak antolatu dira eta hauxe izango da egitarau osoa:

Martxoak 27, ostirala:

11:45. Korrika Txikia, herrian zehar.

Martxoak 28, larunbata:

Eguerdian. Zubietako joaldunak.

13:19. Korrika 24 Alegian.

14:30. Herri bazkaria plazan.

Ondoren Joxe Mendizabalekin erromeria.

Arratsaldean zehar, txokolatea.