Berriak

Martxoaren 28an San Juan kaleari buruzko bilera informatiboa izango da udaletxeko pleno aretoan 19:00etan

Urtarrileko galdeketak utzitako ondorioak azaldu eta Udalak hartuko dituen lehen neurrien berri emango da

2017·03·23


Martxoaren 28an, asteartea, San Juan kaleari buruzko bilera informatibo bat egingo da udaletxeko pleno aretoan. Alegiako Orrieren azken alean bilera hori kultur etxean egingo zela aipatzen zen baina azkenean udaletxeko pleno aretoan egingo da 19:00etan. Bilera horrek bi puntu nagusi izango ditu. Alde batetik, urtarrilean San Juan kalean eta Bideberrietan egin zen galdeketak utzitako ondorioak aurkeztuko dira eta bestetik, Udalak San Juan kalean hartuko dituen lehen neurrien berri emango du. San Juan kalera ibilgailuen sarrera mugatuko duen txartel bidezko pibote sistemaren nondik norakoak azalduko dira. Udalak dei egiten die San Juan kaleko eta Bideberrietako bizilagunei bilera horretan parte hartu dezaten eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.