Berriak
Atzealdea Martxoaren 30ean Altzaiko maskarada ikustera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik
8:05ean abiatuko da Alegiatik eta interesatuek kultur etxean eman behar dute izena martxoaren 26a baino lehen
2025·03·20

Martxoaren 30ean Zuberoako Altzai herrian egingo den maskarada ikustera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. Alegiatik goizeko 8:05ean aterako da autobusa eta itzulerakoa 18:30ean abiatuko da Altzaitik. Interesatuek martxoaren 26a baino lehen eman behar dute izena kultur etxean. Galtzaundiko edo Atariako bazkide direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 17 euro.