Berriak

Atzealdea Martxoaren 4ean eta 5ean kultur etxea itxita egongo da inauteriak direla eta

Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean 10:00etatik 13:00etarako ordutegia izango du

2019·02·25


Inauteriak direla eta, Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu datozen egunetan. Horrela, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, osteguna eta ostirala, kultur etxea goizez soilik egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00erako ordutegian. Martxoaren 4ean eta 5ean berriz, astelehena eta asteartea, kultur etxea itxita egongo da. Gogoan izan, gimnasioko erabiltzaileek sarrera bermatua izango dutela txartel bidez, 8:00etatik 22:00etarako ordutegian. Martxoaren 6an, asteazkena, kultur etxeak ohiko ordutegia berreskuratuko du.