Berriak
Atzealdea Martxoaren 6ko AMAK taldearen kontzerturako sarrerak otsailaren 26an jarriko dira salgai kultur etxean
2020·02·19
Martxoaren 6an, ostirala, Amak taldeak kontzertu bat eskainiko du Elizpe zinean 22:00etatik aurrera. Amak taldean ibilbide luzea duten lau trikitilari elkartu dira. Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea, Kristina Solano eta Amaia Oreja. Bakoitzak bere aldetik proiektu ezberdinak garatu ostean, trikitixa ardatz nagusi duen egitasmo honetan elkartu dira. Emanaldi horretarako sarrerak otsailaren 26an jarriko dira salgaikultur etxean 12 euroko prezioan eta lehenago agortzen ez badira, kontzertuaen egunean ere jarriko dira salgai.