Berriak
Atzealdea Martxoaren 8an bazkari bat egingo da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko
2025·02·14
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Alegiako Udalak bat egiten du ospakizun horrekin eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horietako bat, egun horretan bertan Txintxarri jatetxean egingo den bazkaria izango da. Hauxe izango da menua:
-Urdaiazpiko kroketak.
-Bakailao entsalada edo Arroza txipiroiekin.
-Txerri sekretua edo Urraburua labean.
-Edaria, postrea eta kafea.
Bazkarira joan nahi dutenek, otsailaren 17tik 26ra bitartean erosi beharko dituzte txartelak kultur etxean 20 euroko prezioan. Bazkalostean, DJ Etxenikerekin dantzaldia izango da. Udalak herritarrak bazkarian parte hartzera animatu nahi ditu.