Berriak
Atzealdea Martxoaren 8an kontzentrazio bat egingo da 19:15ean plazan
Eztanda talde feministak ‘Denon bizitzak erdigunean’ lelopean deitu duen ekintzarekin bat egin du Udalak
2023·03·06

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eguneko aldarrikapenekin bat eginez, Alegiako Eztanda talde feministak kontzentrazio bat deitu du 19:15ean plazan. ‘ Denon bizitzak erdigunean’ lelopean egingo da kontzentrazio hori eta Udalak bat egin du deialdiarekin. Bide batez, herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie.