Berriak

Martxoaren 8an ‘Pasa zaitez alde morera’ lemapean kontzentrazioa egingo da 19:00etan plazan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Eztanda talde feministak egindako deialdiarekin bat egin du Udalak

2021·03·04


Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Alegiako Udalak bat egin du urtero egun horretako aldarrikapenekin. Aurtengoari begira, Alegiako Eztanda talde feministak egindako kontzentrazio deialdiarekin bat egingo du Udalak. Martxoaren 8an, astelehena, 19:00etan plazan egingo da kontzentrazio hori eta ‘Pasa zaitez alde morera’ izango du lema.