Berriak

Atzealdea Martxoaren 8ko bazkarirako txartelak otsailaren 19tik 27ra erosi ahal izango dira kultur etxean

20 euroko prezioa izango dute eta bazkariaren ostean Joxi Fernandez DJarekin dantzaldia izango da

2026·02·18


Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Udalak ekintza ezberdinak antolatu ditu eta horien artean, Txintxarri jatetxean 14:00etatik aurrera egingo den bazkaria dago. Ondoko menua izango da:

-Espinaka eta ahuntza gazta krepea.

-Gula entsalada.

-Bakailao frijitua.

-Karrillerak saltsan.

-Postrea eta kafea.

Prezioa: 20€.

Bazkarira joan nahi dutenek otsailaren 19tik 27ra erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxean. Gogoratu, bazkariaren ostean dantzaldia izango dela Joxi Fernandez DJarekin.