Berriak

Atzealdea Martxoaren 8rako ekintza ezberdinak prestatu ditu Alegiako Talde Feministak

Kotxe karabana, mural pintaketa eta manifestazioa izango dira egitaraua osatuko dutenak

2019·02·28


Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Iaz bezala, aurtengorako ere mundu mailako mugimendu feministak greba deitu du egun horretarako eta tokian tokiko talde feministek egunaren aldarrikapenekin bat eginez ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Gauzak horrela, Alegiako Talde Feministak hiru ekintzaz osaturiko egitaraua prestatu du martxoaren 8ari begira.

Goizeko 9:00etan kultur etxean jarri dute hitzordua. Ikaztegietakoekin bertan elkartu eta kotxe karabana abiatuko dute Altzora igo eta denak batera Tolosara jaisteko. 16:00etan mural pintaketa egingo da Elorri futbol zelaian eta 19:00etan manifestazio-kazerolada abiatuko da plazatik.