Berriak

Atzealdea Maskarila erabiltzea derrigorrezkoa da gaurtik aurrera eremu publiko ireki zein itxi guztietan

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak EAEko hiru lurraldeetan jarri du indarrean neurria eta Nafarroan bihartik aurrera izango da derrigorrezkoa

2020·07·16


Gaurtik aurrera, uztailak 16, derrigorrezkoa izango da maskarila erabiltzea eremu publiko ireki zein itxi guztietan sei urtetik gorako pertsona guztientzat. Azken egunetan COVID-19aren kasu kopuruak gora egin du eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako osasun agintariek erabaki hori hartu dute. Une oro maskarila jarrita eraman beharko da nahiz eta metro eta erdiko distantzia gordetzeko aukera izan. Ostalaritza lokaletan eta elkarte gastronomikoetan jateko edo edateko unean soilik kendu ahal izango da eta lokal barruan zein terrazetan gehienez 10 pertsona egongo dira mahai bakoitzeko. Hondartzan eta igerilekuan etzanda edo eserita gaudenean soilik kendu ahal izango da, beti ere ondoan ditugunekiko metro eta erdiko distantzia bermatzen bada. Azpiko loturan duzue maskarilaren erabilera derrigortzen duen EHAAren agindua.

PDF
0,2 MB
2020·07·16 Agindua
Uztailaren 16tik aurrera derrigorrezkoa da EAEn une oro maskarila erabiltzea 6 urtetik gorako pertsonentzat. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den agindua duzue lotura honetan.