Berriak

Atzealdea Bihartik maskarilak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan eta 2 metroko distantzia gorde ezin den eremu eta espazio guztietan

Espainiako Aldizkari Ofzialak maiatzaren 20an argitaratu duen aginduak kutsatzeak ekiditea du helburu

2020·05·20


Maiatzaren 21etik aurrera maskarilak erabiltzea derrigorrezkoa izango da garraio publikoan eta bi metroko distantzia gordetzea ezinezkoa den gainontzeko espazio eta eremu guztietan, itxiak zein irekiak. Kutsatzeak ekiditeko neurri eraginkorra dela ondorioztatu zuten astelehenean Espainiako osasun ministroak eta erkidegoetako osasun arduradunek egin zuten bileran. Maskarilla horiek kirurgikoak edo higienikoak izatea komeni da, ahal den kasuetan.

Horrenbestean, bihartik aurrera sei urtetik gorako pertsonek derrigorrean erabili beharko dute maskarila aurrez zehaztu diren eremuetan. Hiru eta sei urte bitarteko haurren kasuan erabiltzeko gomendioa egiten da baina ez da derrigorrezkoa. Arnasa hartzeko arazoak dituztenen kasuan, bestelako osasun arrazoiengatik edo jarduera zehatz batzuk egin ahal izateko erabiltzea ezinezkoa den kasuetan, ez da derrigorrezkoa izango.

Azpian duzue Espainiako Aldizkari Ofizialean gaiari buruz argitaratu duen agindua.

PDF
0,2 MB
2020·05·20 Agindua
Espainiako Aldizkari Ofizialak garraio publikoan eta 2 metroko segurtasun distantzia bermatu ezin den eremu pribatu zein publikoetan maskarilak erabiltzea derrigorrezkoa dela zehazten duen agindua argitaratu du.