Berriak
Martxoaren 18an egindako lehen saioaren jarraipena izango da pleno aretoan egingo dena
2017·03·29
Martxoa Morea egitarauaren barruan antolatu zen maskulinitate tailerraren bigarren saioak aldaketak izan ditu. Hasiera batean, apirilaren 1ean zen egitekoa bigarren saio hori kultur etxean 17:00etatik 19:00etara baina azkenean apirilaren 4ean, asteartea, egingo da saio hori 18:30ean udaletxeko pleno aretoan. Gogoan izan, Andu Martinez de Rituerto eta Unai Iraola direla tailer hau zuzentzen dutenak eta deialdi berezia egiten zaie gizonezkoei, parte hartu dezaten.