Berriak

Maskulinitate tailerraren lehen saioa izango da larunbat arratsaldean liburutegian

Martxoa Morea ekimenaren baitan dago eta gizonezkoei bertan parte hartzeko deialdi berezia egiten zaie

2017·03·16


Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, Alegiako Udaleko Kultura batzordeak Martxoa Morea izenburupean bildu dituen ekitaldi sorta antolatu du. Egitarau horretan sartzen da larunbatean eta apirilaren 1ean egingo den maskulinitate tailerra. Andu Martinez de Rituerto eta Unai Iraola izango dira tailerra gidatuko dutenak Alegiako liburutegian egingo dira saioak, aipatu bi egunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Maskulinitate eredu ezberdinen inguruan, bertaratzen direnen artean gogoeta eta elkarrizketa sustatzea du helburu tailerrak, gidariek aurkeztutako testuinguruen bueltan. Antolakuntzak, gizonezkoei tailerrean parte hartzeko deialdi berezia egiten die.