Berriak
Atzealdea Memoria tailerrean izena eman nahi dutenek irailaren 7tik 15era eman ahal izango dute
2026·09·04

Adinekoen memoria tailerreko 2026-2027 ikasturtea irailaren 21ean hasiko da. Urteak daramatzate hainbat herritarrek memoria tailer honetan parte hartzen eta jarduera ezberdinak egiten dituzte jubilatuen elkarteak kultur etxean duten egoitzan.
Izena emateko epea irailaren 7tik 15era egongo da zabalik eta interesatuek gizarte zerbitzuen bulegoan eman beharko dute izena 9:00etatik 13:00etara. Irailaren 11n itxita egongo da bulegoa.
Udalak adinekoak tailerrean parte hartzera animatu nahi ditu.