Berriak
Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiriaren inguruko informazio eta aholkularitza saioak eskainiko dira Tolosan
Gaur, hilaren 26an eta ekainaren 4ean izango dira 16:00etatik 18:00etara kultur etxean
2021·05·12
Bidez bide elkarteak antolatuta, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko profesionaltasun ziurtagiriaren inguruko informazio, orientazio eta aholkularitza saioak eskainiko dira Tolosako kultur etxean. Lehen Saioa gaur izango da, bigarrena hilaren 26an eta azkena ekainaren 4an. 16:00etatik 18:00etara izango dira saioak eta iritsiera hurrenkeraren arabera emango da txanda.