Berriak

Atzealdea Mendi asanbladak Amezketara irteera egingo du abenduaren 4an

Azaroaren 30a baino lehen eman behar da izena emailez edo kultur etxean

2022·11·24


Alegiako Mendi Asanbladak irteera bat egingo du abenduaren 4an, igandea. Etxetik gehiegi urrundu beharrik gabeko plana proposatzen da oraingoan. Amezketara joan eta lehenik Fernando Amezketarraren ibilbidea egingo da. Behin hori eginda, Pello Zabala gunea ezagutzeko aukera izango da bisita gidatu baten bidez. Bisitaren amaieran, parte hartzaileek taloa jateko aukera izango dute. Familian egiteko irteera aproposa dela adierazi dute antolakuntzatik.

Parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 30a, asteazkena, izango dute izena emateko azken eguna. alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita edo kultur etxean eman daiteke izena. Helduek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 1,5 euro. Irteera 9:00etan izango da eskolaren aurretik eta bakoitzak bere kotxean joan beharko du.

Mendi asanbladak herritarrak irteera honetan parte hartzera animatu nahi ditu, inguruak ezagutzeko aukera ederra izango delako.