Berriak

Atzealdea Mendi Asanbladak antolatuta Amaiurrera irteera egin zen atzo

Erratzutik Amaiurrerako bidea oinez egin eta herrian bisita bat egiteko aukera izan zuten

2025·10·20


Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, herritar talde batek Amaiurrera bisita egin zuen atzo. Alegiatik autobusez atera eta Erratzuraino joan ziren. Handik oinez egin zuten Amaiurrerako bidea eta bertan Aranzadi zientzia elkarteko Juantxo Agirrek bisita gidatu bat egin zien. Herria, museoa eta gaztelua ezagutzeko aukera izan zuten. Egun ederra igaro eta arratsaldean egin zuten Alegiarako itzulera.