Berriak
Atzealdea Mendi Asanbladak eta Intxurrek Amaiurrera irteera antolatu dute urriaren 19rako
2025·09·19

Alegiako Mendi Asanbladak eta Intxurre elkarteak irteera bat antolatu dute Amaiurrera urriaren 19an, igandea. Goizeko 9:00etan Alegiatik autobusez abiatuko dira Erratzura eta handik ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute Amaiurrera. 12:00etan iritsi eta hamaiketakoa egin ostean, 12:30etik 14:00etara bisita gidatua izango dute Amaiurko gazteluan. 14:30ean bazkaldu eta 16:30ean Alegiara abiatuko dira autobusez.
Adin guztietako pertsonei egokituriko irteera da eta hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman beharko ditu. Interesatuek alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita eman behar dute izena eta ordaindu beharrekoa parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da. Mendiko arropa eta oinetakoak eramatea gomendatzen da.