Berriak

Atzealdea Mendi Asanbladak Gorbeiara irteera egingo du igandean

8:00etan kotxeetan abiatuko dira Alegiatik eta izena emateko azken eguna ekainaren 7a izango da

2025·06·03


Alegiako Mendi Asanbladak Gorbeia mendira irteera bat egingo du datorren ekainaren 8an, igandea. 8:00etan kotxeetan abiatuko dira Alegiatik eta behin Muruara iritsita, orotara 16 kilometro pasatxoko ibilaldia izango da 1482 metroko garaiera duen mendira igotzeko. Interesatuek ekainaren 7a izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo irudiko QR kodea eskaneatu.