Berriak
Atzealdea Mendi Asanbladak iganderako antolatua zuen mendi irteera bertan behera geratu da eguraldi txarragatik
Murumendi aldera joateko asmoa zuten baina eguraldi iragarpenek irteera bertan behera uztera behartu ditu
2019·05·24
Alegiako Mendi Asanbladak mendi irteera bat antolatua zuen datorren iganderako, maiatzak 26. Murumendira igotzea zen parte hartzaileen asmoa baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, asanbladako kideek irteera bertan behera uztea erabaki dute. Hurrengo irteerei begira eguraldiak errespetatzea eta ibilaldiak eragozpenik gabe egin ahal izatea espero dute mendi asanbladako kideek.