Berriak

Mendi Asanbladak Murumendira irteera antolatu du apirilaren 2rako

9:00etan Alegiatik abiatu eta 14:00ak pasatxoan bueltan izatea aurreikusten da

2017·03·28


Alegiako Mendi Asanbladak mendi irteera berri bat antolatu du igande honetarako, apirilak 2. Kasu honetan, 868 metro dituen Murumendira joango dira irteeran parte hartzen dutenak. Goizeko 9:00etan Tontokaletik kotxeetan abiatuko dira Santamañara eta 14:00etan Santamañan bueltan izatea espero dute, handik Alegiara itzultzeko. Mendi Asanbladatik dei egiten zaie herritarrei irteera hauetan parte hartzera.