Berriak
Atzealdea Mendi Asanbladak Otsabiora egingo du urteko lehen irteera urtarrilaren 22an
9:00etan abiatuko dira Alegiatik eta ondoren hamaiketakoa izango da Intxurre elkartean
2023·01·16
Alegiako Mendi Asanbladak urteko lehen irteera egingo du igandean, urtarrilak 22. Goizeko 9:00etan Tontokaletik abiatu eta Otsabio mendira igoko dira. Urteko lehen mendi irteera hau Intxurre elkartearekin elkarlanean antolatu dute, iaz bezala. Hori dela eta, Otsabiotik bueltan hamaiketakoa izango da Intxurre elkartean, irteeran parte hartzen duten guztientzat. Asanbladak herritarrak mendi irteera horretan parte hartzera animatu nahi ditu.