Berriak
Atzealdea Mendi Asanbladak urteko lehen irteera egingo du urtarrilaren 19an Ttutturrera
2025·01·08
Alegiako Mendi Asanbladak gazte zein helduei zuzenduriko irteera eta ekintzak egingo ditu 2025ean zehar. Mendi ibilaldiekin batera, ez da hitzaldi edo dokumentalen proiekziorik ere faltako. Urteko lehen ekintza hilaren 19an, igandea, egingo dute Malloak ingurura. Goizeko 8:30ean kotxeetan Alegiatik abiatu eta Intzarako bidea egingo dute. Bertatik, 1281 metroko garaiera duen Ttutturre mendira igoko dira eta eguerdirako bueltan izango dira.
Interesatuek urtarrilaren 16ra bitartean eman dezakete izena Iskiña tabernan, kultur etxean edo lotura honetan.
Mendi Asanbladak antolatzen dituen ekintzen prestaketa zein garapenean laguntzeko prest dagoen jendeak edo ekintzaren bat asanbladaren bidez antolatu nahiko luketenek, alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzi dezakete.