Berriak
Atzealdea
Mendiko prebentzioari eta segurtasunari buruzko hitzaldia izango da asteartean
Euskal Mendizale Federazioak eskainiko du 18:30etik aurrera eta kultur etxean izango da
2020·01·23
Urtarrilaren 28an, asteartea, mendiarekin loturiko hitzaldi bat eskainiko da kultur etxean 18:30etik aurrera. Euskal Mendizale Federazioak prebentzioari eta mendiko segurtasunari buruzko prestakuntza saio bat eskainiko du, gaiaren bueltan interesa duten herritar ororentzat irekia. Hitzaldia kultur etxeko areto nagusian izango da. Ezbehar tasen datuak, jardueren aurreko plangintza, materialen ezaguera eta ekipamenduak, orientazio erremintak eta larrialdi egoeren aurrean nola jokatu bezalako puntuak landuko dira hitzaldian.