Berriak

Atzealdea Merezitako harrera egin zion herriak Iñaki Artolari atzo gauean

Plaza leporaino bete zuten herritarrek aitortza egin zioten Iruñetik bueltan

2025·03·31


Egun berezia izan zen atzokoa alegiarrentzat. Iñaki Artolak binakako txapelketako finala jokatu zuen eta irabazi ez arren, herritarren babesa eta berotasuna jasotzeko moduan izan zen. Bai atzo eta baita azken bi asteetan ere, lehenaz gain. Udalak zorionak eman nahi dizkio egin duen txapelketagatik eta aldi berean, eskerrak eman nahi zaizkie finalaren bueltako ekintzen antolakuntzan elkarlanean aritzeko prestutasuna izan duten Intxurre pelota eskolari eta Iñakiren lagun zein gertukoei. Ilusio handia sortu du finalak herrian eta atzokoan giro aparta izan zen bai Alegian bertan, baita Alegiatik Iruñera finala ikustera joan zirenen artean ere. 

Finaletik bueltan zain zituen Artolak herritarrak. Kalegoratik barrena iritsi zen plazara eta bertan txalo eta txalaparta hots artean egin zioten harrera. Udalaren eta Intxurre pelota eskolaren aldetik oroigarri bana jaso zuen eta eskertuta agertu zen herriarengandik jaso duen babes horrengatik.

Argazkia: Ibon Azpilikueta