Berriak
Atzealdea Merienda batekin agurtu dute ikasturtea Memoria Tailerreko kideek
Urtean zehar tailerrean egindako lanak erakusgai izango dira festetan udaletxean
2019·06·24

Ikasturtearen amaierarekin batera, Udalak antolatutako hainbat jarduera ere amaitzen ari dira. Horien artean adinekoek egiten duten Memoria Tailerra. Aurtengoan ere herriko adinekoek izan dute ariketa ezberdinak eginez memoria lantzeko aukera. Urte guztiko jardunaren ostean, merienda batekin eman zioten amaiera ikasturteari eta tailerrean egindako lanak festetan erakusgai jarriko dituzte udaletxeko pleno aretoan. Uztailaren 13an, 14an, 15ean eta 16ean 11:00etatik 13:00era egongo da zabalik erakusketa.