Berriak
Atzealdea Merienda eta opari banaketarekin agurtu zuten Udako Pelota Eskola
5 eta 12 urte bitarteko 18 neska mutil aritu dira pilotan ekainean eta uztailean zehar Intxurrek antolatuta
2023·07·27
Intxurre Pelota Eskolak antolatuta Udako Pelota Eskola egin da ekainean eta uztailean zehar. 5 eta 12 urte bitarteko 18 neska mutil aritu dira bi hilabete horietan astean egun batez, pilota eskolako irakasleen gidaritzapean pilotan. Atzo, uztailak 26, azken eguna izan zuten eta eguna berezi egite aldera, meriendatxo bat eskaini zitzaien partaideei eta opari bana ere jaso zuten.