Berriak
Atzealdea Mikel Artolak Baigorrin ekingo dio larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko ibiliari
2017·09·21
2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia larunbatean hasiko da eta lehen saio horretan kantatzea egokitu zaio Mikel Artola alegiarrari. Final laurdenetako Saioa jokatuko da Baigorriko Ezker Paretan larunbatean 17:00etan hasita eta Artolarekin batera Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea eta Xabi Maia ariko dira kantuan Joana Itzaina gai jartzailearen aginduetara.
Txapelketako hasiera honetan, final laurdenetako sei saio jokatuko dira. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalerdietarako eta hamabi puntuazio onenek ere txartela lortuko dute.
Argazkia: bertsozale.eus