Berriak
Atzealdea Mikel Artolaren eta Jon Sarasuaren ‘Hondoaz galde. Biderako sintesiak’ liburuaren aurkezpena egingo da ekainaren 11n Alegian
2026·06·05

Intxurre elkarteak eta gaztetxeak antolatuta, ekainaren 11n Mikel Artola alegiarrak eta Jon Sarasuak idatzi duten ‘Hondoaz galde. Biderako sintesiak’ liburuaren aurkezpena egingo da Alegian. 18:00etan hasiko da gaztetxean eta azken urteotan Sarasua eta Artolaren arteko elkarrizketa eta hausnarketa sakonen emaitza da liburua. Bizitzaren zentzuaz, gizakiaren galdera handiez, espiritualtasunaz eta gaur egungo munduak planteatzen dizkigun erronkez mintzo dira bertan, irakurlea ere gogoeta egitera gonbidatuz.
Oraingoan, gainera, aukera izango dugu lan horren nondik norakoak egileen ahotik bertatik entzuteko. Herritar guztientzat irekia izango den ekitaldia izango da.