Berriak

Mintzalaguna egitasmoan parte hartu dutenek agurtu dute ikasturtea

Hainbat alegiar ere ekimenaren parte izan dira eta guztien parte hartzea eta jarrera eskertu nahi izan da

2021·07·01


Amaitu berri den ikasturtean ere UEMAk eta Galtzaundik sustatuta Mintzalaguna egitasmoa gauzatu da herri askotan. Euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi dutenei euskaraz dakiten herritarrek laguntzen diete astean hainbatetan elkartu eta euren artean euskaraz jardunez. Alegian egitasmoarekin bat egin duen taldetxo bat izan da eta ikasturteari amaiera emateko talde ezberdinen argazkiekin goian ikusi daitekeen collagea egin dute.