Berriak

Atzealdea Multzoko liderraren bisita jasoko du Elorri Aldapak larunbatean 17:00etan Elorrin

Astigarragako Mundarro taldearen aurka ariko dira alegiarrak urte berriko lehen liga partidan

2020·01·08


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak urte berriko lehen partida ofiziala jokatuko du larunbatean 17:00etan Elorri pilotalekuan. Lehen hitzordu horretan talde gogor bat izango dute aurrean gainera. Izan ere, Astigarragako Mundarro liderra etorriko da Alegiara. Hamaika puntu dituzte eta alegiarrak bederatzigarren postuan daude zazpi punturekin. Zaleen babesarekin denboraldiko bigarren partida irabazten ahaleginduko dira Elorri Aldapakoak.