Berriak

Atzealdea Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko da urriaren 15ean Bazurkan

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko da urriaren 15ean Bazurkan

2025·09·17


Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) pasatzeko aukera izango dute mota horretako makinak dituztenek urriaren 15an, asteazkena, Bazurka industrialdean. Egun horretan, ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek herrian bertan azterketa pasatzeko aukera izango dute.

Interesatuek 943 62 63 00 telefono zenbakira deitu behar dute hitzordua hartzeko.