Berriak

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko da urriaren 19an Bazurkan

Zerbitzu honetaz baliatu nahi dutenek 943 62 63 00 telefonora deitu behar dute aurrez hitzordua hartzeko

2023·09·15


Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) pasatzeko aukera izango dute mota horretako makinak dituztenek urriaren 20an, osteguna, Bazurka industrialdean. Egun horretan, ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek herrian bertan azterketa pasatzeko aukera izango dute.

Interesatuek 943 62 63 00 telefono zenbakira deitu behar dute hitzordua hartzeko eta 1 zenbakia sakatu. Ordainketa ikuskapena egiten den egunean bertan egin beharko da esku dirutan. Mota horretako makinariarentzat bakarrik izango da.