Berriak

Atzealdea Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko da urriaren 20an Bazurkan

Zerbitzu honetaz baliatu nahi dutenek 943 62 63 00 telefonora deituta edo www.itevelesa.com webgunera sartuta hartu behar dute hitzordua

2022·09·22


 

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) pasatzeko aukera izango dute mota horretako makinak dituztenek urriaren 20an, osteguna, Bazurka industrialdean. Egun horretan, ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek herrian bertan azterketa pasatzeko aukera izango dute.

Interesatuek 943 62 63 00 telefono zenbakira deitu edo www.itevelesa.com webgunera sartu behar dute hitzordua hartzeko. Ordainketa ikuskapena egiten den egunean bertan egin beharko da esku dirutan eta makina bakoitzeko 43,95€ ordaindu beharko da. Mota horretako makinariarentzat bakarrik izango da.