Berriak

Atzealdea Nerabeen Udako Ekintzetarako izena emateko epea ekainaren 11n itxiko da

Eskolaren bidez banatu dira izena emateko orriak baina Gaztelekuan ere eskuratu daitezke

2025·06·05


Udako oporraldia iristear dago eta mezu honen bitartez, Txintxarri Gaztelekuan nerabeentzako egun horietarako prestatu diren eskaintzen berri helarazi nahi da. Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 11, asteazkena, izango da azken eguna. Izen emate orriak eskolan banatu dira baina horrez gain, Gaztelekuan bertan ere jaso daitezke. Hauek dira uda garairako antolatu diren ekintzak:

-Ekainak 30: Zarautzera egun pasa. 9:30-19:30.

-Uztailak 8: Wipeout, Senpereko lakuan. 10:00-17:30.

-Uztailak 10: Zaldibia, Amezketa eta Alegiako Topaketak, Alegian. 15:30-18:30.

-Gau bateko irteera.

-Uztailak 22-23: Kanpaldia Betelun. Joan etorria autobusean egingo dugu, joan 15:00etan eta hurrengo egunean buelta 19:00ak inguru.

Komunikaziorako emaila eta gurasoen Whatsapp taldea erabiliko dira eta izen emateen ondoren zabalduko dira informazio zehatzagoa eta ohar guztiak. Edozein zalantza izanez gero, beti bezala lasai deitu edo idatzi.