Berriak
Atzealdea Nerabeen Udako Ekintzetarako izena emateko epea zabalik ekainaren 7ra bitartean
2026·06·01

Udako oporraldia iristear dago eta mezu honen bitartez, Txintxarri Gaztelekuan nerabeentzako udalekuetarako prestatu diren eskaintzen berri helarazi nahi da. DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 7a izango da azken eguna. Interesatuek bi modu izango dituzte izena emateko. Lotura honetako formularioa betez edo kultur etxean eskuragarri egongo diren izena emateko orriak beteta. Eskaintzari dagokionean, jarduera hauek prestatu dira:
EKAINAK 30, asteartea: ZARAUTZERA EGUN PASA
Ordutegia: 9:30-18:30.
Elkargunea: Kultur etxe sarrera.
Kuota: 0€
UZTAILAK 7, asteartea: BETELUKO ERREKARA IRTEERA
Ordutegia: 9:00-14:00.
Elkargunea: Kultur etxe sarrera.
Kuota: 10€ (garraiorako).
UZTAILAK 14, asteartea: HERRIARTEKO KIROL TOPAKETAK IBARRAN
Ordutegia: 9:00-14:00.
Elkargunea: Kultur etxe sarrera.
Kuota: 0€
UZTAILAK 23-24, osteguna/ostirala: KANPALDIA BURUNTZUNTZINEN
Buruntzuntzin txabola atarian pasako dugu gaua. Eguraldi txarra eginez gero, aterpera sartzeko aukera izango dugu.
Ordutegia: 15:00 (uztailak 23) - 17:00 (uztailak 24).
Elkargunea: Kultur etxe sarrera.
Kuota: 15€
Komunikaziorako emaila eta gurasoen Whatsapp taldea erabiliko dira eta izen emateen ondoren zabalduko dira informazio zehatzagoa eta ohar guztiak. Edozein zalantza izanez gero, beti bezala lasai deitu edo idatzi.