Berriak

Nomad Studio Alegiako plazan izango da uztailaren 10ean eta 11n

Zuri beltzeko argazkiak unean bertan egiteko aukera eskainiko dute Eli Garmendiak eta Carlos Pericasek

2021·07·08


Nomad Studio Eli Garmendia tolosarrak eta Carlos Pericas mallorkarrak 2018an abian jarritako egitasmoa da. Bitxa izeneko autokarabana estudio bihurtu eta bizitza estilo berri bati ekin zioten, gutxiagorekin bizitzen ikastea helburu modura jarrita. Azken asteetan eta hilabeteetan inguruko hainbat herritan ikusi ahal izan da beraien estudio mugikorra eta asteburu honetan, uztailak 10 eta 11, Alegiako plazan izango da.

10:00etatik 20:00etara bitartean nahi duenak hurbildu eta egitasmoa ezagutzearekin batera, zuri beltzeko argazkiak egiteko aukera izango du. Argazkiak unean bertan jaso ahal izango dira eta posta elektroniko bidez jasotzeko aukera ere izango da. Argazkiak egin nahi dituenak 10 euroko gutxieneko ekarpena egin beharko du.