Berriak

Atzealdea Oamendira irteera antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak apirilaren 7rako

Goizeko 9:00etan kotxez abiatuko dira Tontokaletik eta eguerdirako etxean izango dira

2019·03·29


Alegiako Mendi Asanbladak Zeraingo Oamendi mendira irteera egingo du apirilaren 7an, igandea. Goizeko 9:00etan Tontokaletik abiatuko dira kotxez eta mendi buelta egin ostean eguerdirako etxean izango dira. Betiko moduan, Asanbladako kideek herritarrak mendi irteera hauetan parte hartzera animatu nahi dituzte.