Berriak
Atzealdea Oamendira irteera egin zuten atzo mendi asanbladako kideek
Ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan zuen parte hartu zuen ia 30 pertsonako taldeak
2019·04·08
Alegiako Mendi Asanbladak Zeraingo Oamendira irteera egin zuen apirilaren 7an. Hogeita hamarren bat lagunek hartu zuten parte irteera honetan eta ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Goizeko 9:00etan abiatu ziren kotxez Alegiatik Zerainera eta eguerdirako bueltan itzuli ziren. Hurrengo irteeretarako gogotsu daudela adierazi dute asanbladako kideek.