Berriak
Atzealdea Odol Emaileen Elkarteak Irene Lasa eta Jesus Mari Martinez saritu ditu odola askotan emateagatik
Lasak 25. aldiz eman du eta Martinezentzat ehungarren aldia izan zen ostiralekoa
2022·06·13
Odol Emaileen Elkarteak bi alegiar saritu zituen odola askotan eman izanagatik esker onez. Irene Lasa eta Jesus Mari Martinez izan ziren sariak jaso zituzten bi herritarrak. Irene Lasak hogeita bostgarren aldiz eman du odola eta Jesus Mari Martinezentzat ehungarren aldia izan zen ostiralekoa. Argazkian bi sarituak odol emaileen elkarteko kide den Larraitz Tobar alegiarrarekin.